XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Horrela, Lizardiren poesigintzaren une berezi batetan,
Urte giroak, alde batetik, lehen aipaturiko inpresionista bikain batentzat gai eta eragingarri indartsu dira.
Lizardik urte-giroak banan-bana marrazten dizkigularik, naturaren mogimenduak gure lurrean obratzen dituen aldakuntza, kolore, usain, forma eta mila fenomenu zoragarriak deskribatzen dizkigu.
Baina, era berean, naturaren baitan obratzen diren urte-giro horiek gizonaren bizitzan obratzen direnen oihartzun eta adibide ditugu.
Orduan, poeta erne jartzen da.
Inguratzen duen edertasun guztiaz jabetu nahirik, bere indar-ahalmen guztiz argi-itzalen ekilibrio deuseztagarri hortaz mintzatzen zaigu.
Haren abotsa oihu bat da.
Batzutan oihu gozo, eztitsu: